Fedea eta Kultura

 

 

 

Loturak

Huna, beherago, lotura batzu Leon Leon eta Iratzederren idazkiez gozatzeko....

Jesu-Kristoren imitazionea ( Leon Leon 1929)

        Zaharrak berri, Eskualdun maiteak. Liburu zahar bat berritu dugu guk ere, mami berari axal berri bat eman. Eskuarazko Imitazione asko izan da orai arte ere: gehienak elgarren haurride edo bederen ahaide hurbil.

        Hunek ez du aitzineko bihi bati deus zorrik; erran nahi dugu ez diotegula deusik ebatsi ez maileatu. Lan huntan hasi ginelarik, iduritu zaikun, orhe bera hartuz, zerbait pollitagorik egin zitakela.

        Badakigu segur obra hunen bururatzeko, hogoi-ta bortz bazirela Eskual-Herrian gu baino zaharragorik eta beraz trebeagorik eta argituagorik: gazte bati behar zaio hanitz barkatu, zeren egiten baitu hanitz bekatu.

        Bekatu egin badugu lan huni lotuz, liburu hunek ere huts eta itzal asko balin badauka, doala halarik ere bi hegalez: badakigu zuen jakitatea aski handia dela huts hoien bethetzeko eta zuen bihotza aski zabala itzal hoien barkatzeko.

        Hitz bakhar batzu kausituko ditutzue han hemenka, orai arte beharbada bakan ikusi ditutzuenak. Beltzuririk ez egin, othoi; ez dira den gutienik berriak, bainan zaharrez hiltzerat zoazin hitz batzu: gaixoak hil-herrirat bidaltzeko orde, zuen gana ditugu igortzen, zuen aldean gazteturik eta odol-berrizkaturik bizi ditezen Eskuarak diraueno eta beraz mundua mundu deno. Ez badiozute ere ginarria berehalakoan atzemaiten, ez lotsa, ez etsi: emeki emeki aldeko hitzek eginen dautzuete argi.

        Jainkoa baitan agur.

L.L.

Dena irakur dezakezu ondoko lotura klikatuz:

http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LeonImitazionea.htm 

.........................................................................................

Jaunaren hegala (Xabier Iratzeder: 1972-1980)

ZUHAITZ HANDIAN...
 
Zuhaitz handian
        ikustean
zerutik hurbil hurbila
    den azken muskila,
jauzten zait bihotza:
    ez nindake mintza...
 
Orga-bidean
        ikustean
zerurat hain luzatua
den patar burua,
jauzten zait bihotza:
ez nindake mintza...
 
Zeru gainean
        ikustean
haizeak han eremana
    den hedoi arina,
jauzten zait bihotza:
ez nindake mintza...

Iratzederren obra irakur dezakezu hemen klikatuz:

http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/I/IratzederZeruMenditik.htm

Diosesako webgunea euskaraz

Biblia euskaraz

Biblia lapurteraz