Fedea eta Kultura

 

 

 

José Antonio Pagola bere Ebanjelio komentariak publikatzea utzi zuen

beherago azaltzen duen bezala.

Aintzineko urtetan publikatuak aurki daitezke,

igandez igande ebanjelioa komentatzen dutela, helbide huntan:

http://www.gruposdejesus.com/buenanoticia/bn_euskera/

edo hemen klikatuz

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Teologiako award saria 2014 Jose Antonio Pagolarentzat

Estatu batuetako argitaletxe katolikoen elkarteak teologiako Award saria eman dio Jose Antonio Pagola euskal teologoari, “Jesus hurbilketa historikoa” liburuarentzat. 2007an espainolez plazaratua den liburu hori, euskaraz agertua da 2010ean, frantsesez 2012an, bai eta oraino, japonieraz eta errusieraz, hots hamar bat hizkuntza desberdinetan. 120 000 ale saldu dira munduan barna zazpi urtetan. Liburua agertu eta berehala, Espainiako apezpikuen elkarteak Erromako teologia zerbitzuei galdatu zioten ea Jose Antonio Pagolaren liburua Elizaren teologiaren haritik ba zebilen ote. Batikanoko zerbitzuek ihardetsi zuten iaz, hiru urtez liburua aztertu ondoan, ez zutela trebeskeria filosofikorik deus atzeman. Jose Antonio Pagolaren “Jesus” aurki daiteke euskaraz Donostiako Idatz liburudendan, frantsesezko bertsioa Belokeko abadetxean.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

ESKERRAK GUZTIEI (2014-eko azaroaren 17-an)

Egun hauetan betetzen dira 34 urte, igande bakoitzeko ebanjelioari neure asteroko iruzkina idazten hasi nintzela. Lehendabizi, Donostiako prentsaren eta irratiaren bidez. Ondoren, internetez, Berri Onak Sare Ebanjelizatzailearen bidez. Uste dut iritsi zaidala aro hau, hain kitzikagarria eta aberatsa niretzat, ixteko ordua.

Ez dut uzten, ez nire jarduera ebanjelizatzailea, ez nire idazle-lanbidea; baina, neure adinean, denbora eta sosegu gehiago behar dut, oraindik gauzatu ditzakedan egitasmo batzuetan beste erritmo batez lan egiteko. Indarrik dudan bitartean, neure azken urteak eragin bat emanez bizi nahi ditut, Frantzisko aita santuak dei egiten digun Elizaren berrikuntza horretan. Zehazki, Jesusenganako, haren Ebanjeliorako eta gizatasuna areagotzeko Jainkoaren erreinuko egitasmorako konbertsioa sustatu nahi dut, hainbat eratan.

Beraz, eskuarteko hau izango da nire azken bidalia. Alabaina, gerora ere hartzen jarraituko duzue, Jesusen Taldeak dela medio, nire iganderoko iruzkina, idatzi izan ditudan hainbatetatik aukeratua. Orobat aurkitu ahal izango dituzue buenanoticia.net web orrian. Bestalde, jakizue, nire iruzkinen bilduma, aski osoa, argitaratua dagoela lau liburu koskorretan: espainolez (Ed. PPC); katalanez (Ed. Claret); italieraz (Ed. Borla); brasileiroz (Ed. Vozes). Eta ingelesez eta euskaraz lehen bolumenak argitaratzen ari dira.

Memento honetan, esker on handi bat sentitzen dut guztientzat. Lehenik eta behin, Hondarribiko Karmeldarren elkarte maitearentzat, hartarainoko eskaintzaz eta eskuzabaltasunez arduratu baitzarete asteroko nire iruzkina bidaltzeaz, batzuetan zailtasun ez txikiak gaindituz. Ondoren, itzultzaileoi, zuen lan isil eta doakoaz, bideragarri egin baituzue Ebanjelioa banatzea hizkuntza desberdinetan.

Eskerrak eman nahi dizkiet orobat, web orriez, zerbitzu eta egunkari digitalez, irratiz, aldizkariz, multikopiaz… nire iruzkin ebanjelikoa Lurreko txokorik ustekabekoenetara helarazi baituzue. Esker berezi bat sentitzen dut ehundaka lagunentzat, zeuen ordenagailu pertsonalaz bidali baitiezue misiolariei, adin handiko jendeari edo gaixoei, jende urrunduari.

Urte hauetan guztion artean eratu dugun sare ebanjelizatzaile hau ezin dugu hausten utzi. Iritsiko zaizkigun iruzkinak edo geure ordenagailuan ditugun testuak baliatzen jarraituko dugu Jesusen Berri Ona astero hedatuz. Ez dezagun gal sekula Jesusenganako konfiantza. Jesusek berak berrituko du gure fedea eta salbatuko Eliza krisialdi honetatik.

Jose Antonio Pagola

Interneteko loturak, zerbitzu berrientzat:

http://www.buenanoticia.net

http://www.gruposdejesus.com

coordinador@gruposdejesus.com

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Prediku eta iritzi.

2014: A urtea

 
PAGOLA Bertze
2014/01/05
Eguberri ondo 2. ig Joan 1,18
 
2014/01/12
Jaunaren Bataioa Mateo 3,13-17
 
2014/01/19
Urteko 2. igandea A Joan 1,29-34
 
2014/01/26
Urteko 3. igandea A Mateo 4,12-23
 
2014/02/02
Jaunaren Aurkezpena Lukas 2,22-40
 
2014/02/09
Urteko 5. igandea A Mateo 5,13-16
 
2014/02/16
Urteko 6. igandea A Mateo 5,17-37
 
2014/02/23
Urteko 7. igandea A Mateo 5,38-48
 
2014/03/02
Urteko 8. igandea A Mateo 6,24-34
 
2014/03/ 9
Garizumako 1. igandea A Mateo 4,1-11
 
2014/03/16
Garizumako 2. igandea A Mateo 17,1-9
 
2014/03/23
Garizumako 3. igandea A Joan 4,5-42
 
2014/03/30
Garizumako 4. igandea A Joan 9,1-41
 
2014/04/6
Garizumako 5. igandea A Joan 11,1-45
 
2014/04/13
Erramu Igandea A Mateo 26,14─27,66
 
2014/04/20
Pazko Igandea A Mateo 28,1-10
 
2014/04/27
Pazkoaldiko 2. igandea A Joan 20,19-31
 
2014/05/04
Pazkoaldiko 3. igandea A Lukas 24,13-35
HARRERA EGIN EBANJELIOAREN...  
2014/05/11
Pazkoaldiko 4. igandea A Joan 1,1-10
 
2014/05/18
Pazkoaldiko 5. igandea A Joan 14,1-12
 
2014/05/25
Pazkoaldiko 6. igandea A Joan 14,15-21
 
2014/06/01
   
2014/06/08
   
2014/06/15
   
2014/06/22
   
2014/06/29
   
2014/07/06
   
2014/07/13
Urteko 15. igandea A Mateo 13,1-23
 
2014/07/20
Urteko 16. igandea AMateo 13,24-43
 
2014/07/27
Urteko 17. igandea A Mateo 13,44-52
 
2014/08/03
   
2014/08/10
Urteko 19. igandea A Mateo 14,22-23
 
2014/08/17
Urteko 20. igandea A Mateo 15,21-28
 
2014/08/24
Urteko 21. igandea A Mateo 16,13-20
 
2014/08/31
Urteko 22. igandea A Mateo 16,21-27
 
2014/09/07
Urteko 23. igandea Mateo 18,15-20
 
2014/09/14
Gurutze Santuaren Gorapena J 3,13-17
GURUTZILTZATUARI FEDEZ BEGIRA  
2014/09/21
   
2014/09/28
   
2014/10/05
Urteko 27. igandea A Mateo 21,33-43
 
2014/10/12
Urteko 28. igandea A Mateo 22,1-14
 
2014/10/19
Urteko 29. igandea A Mateo 22,15-21
 
2014/10/26
Urteko 30. urtea A Mateo 22,34-40
 
2014/11/02
Hildako Guztien Oroitzapena Markos 5,33-39;16,1-6
 
2014/11/09
Letrango elizaren sagaratzea Joan 2,13-22
 
2014/11/16
Urteko 33. igandea A Mateo 25,14-30
 
2014/11/23
Kristo Errege Eguna Mateo 25,31-46
 

 

 

 

 

2013

   
Pagola
Xipri
2013/04/28 Pazkoaldiko 5. ig  
2013/05/05
Pazkoaldiko 6. Ig

JESUSEN AZKEN DESIOAK Joan 14,23-29

 
2013/05/12
Jaunaren Igokund

JESUSEN BEDEINKAZIOA Lukas 24,46-53

 
2013/06/16
Urteko 11. Ig

PROSTITUITUEN BABESLEA Lukas 7,36

 
2013/06/30      
2013/07/07      
2013/07/14      
2013/07/21      
2013/07/28      
2013/08/04      
2013/08/11      
2013/08/15      
2013/08/18      
2013/08/25      
2013/09/01      
2013/09/08      
2013/09/15      
2013/09/22      
2013/09/29      
2013/10/06      
2013/10/13      
2013/10/20 29. igandea USTERIK BAI ORAINO ZUZENTASUNEAN  
2013/10/27 30. igandea NOR NAIZ NI INOR JUZGATZEKO  
2013/11/01 31. igandea ITXAROPENIK GABEKO KASURIK EZ  
2013/11/03 32. igandea NORBERAREN ERABAKIA  
2013/11/10 33.igandea

OROIT ZAITEZ NITAZ

2013.XI.17.  C33

2013/11/17      
2013/11/24      
2013/12/01 A 1.igandea BEGIAK IREKIRIK  
2013/12/08 A 2.igandea    
2013/12/15 A 3.igandea    
2013/12/22 A 4.igandea    
2013/12/25      
2013/12/29 A 5.igandea JAINKOAREN ASMOARI IREKIRIK