Fedea eta Kultura

 

 

 

 

  Ongi etorri!  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

"Dei indartsua egiten dut bakearen alde"


ANGELUSA
San Petri Enparantza
2013ko irailaren 1a

Ikus

 

"Elizan mintza" elkartearen biltzarra astelehen arratsean, 2015eko martxoaren 23-an iraganen dena, baionan gurutze saindu eliza peko gelan.

                                                         
 MINTZA GITEN  PRENONS LA PAROLE
Entzun eta Ikus

Mintza zite Jaunak eman dautzun argitasunaz
Mintza zite hunki zaituen sofrikarioaz
Mintza zite bihotzetik jalgi  sendimenduaz
Mintza giten bizia laudatuz fedez ta esperantzaz
Mintza  giten Eliza aberasturik gure otoitzaz
           
Témoigne de la lumière que Dieu t'a donnée
Dis la souffrance qui t'a touchée
Exprime  les sentiments jaillis de ton coeur
Prenons la parole en louant la vie avec foi et espérance
Prenons la parole en enrichissant l'Eglise de notre prière



BAI MINTZA, LAUDA, KANTA TA ENTZUN BERTZEN AHOTSAK!
EZ IZAN BELDURRIK ONARTZEN ZAITU JAINKOAK.
JESUSEN ELIZA DUGU ERAIKITZEN, JUNTATURIK OROREN  HITZAK,
BAKEGARRI DIRENEKIN SORTZEN ITURRI BERRIAK.                            
MINTZA, ENTZUN, BIZI,GURE ESKU BAITIRA BERRI ONAREN BIDEAK
           
Oui parle, loue, chante, et écoute les autres voix
N'aie pas peur, Dieu t'accueille
Nous construisons l'Eglise de Jésus en unissant nos paroles
En faisant naitre de nouvelles sources avec les assoiffés de paix
Prends la Parole, les chemins de l'Evangile sont à portée de nos mains

Mintza zite haurren bisaietan den irrinoaz
Mintza zite preso ta eriek duten izarraz
Mintza zite otoitzak eskaintzen dautzun erresumaz
Mintza giten indarrak bildurik Jesusen ogiaz
Mintza giten Eliza osatzen dugu Harri biziaz
                   
Raconte le sourire qui irradie les visages des enfants
Témoigne de l'étoile qui brille chez les malades et les   prisonniers
Parle du royaume offert par la prière
Prenons la parole en renouvelant nos forces au pain de Jésus
Prenons la parole nous, pierres vivantes, nous  formons l'Eglise

                    2014KO Azaroaren 7an  7/11/2014

Musika ta hitzak Musique et parole de             Mikel EPALZA

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

egun on,
fedea ta kultura taldea, ostegun arratsaldean bilduko gara diozesako
etxean, arratsaldeko seietan. karia hortara gure artean izanen dugu
Joachim Jauregui, bikario epizkopala. Bigarren bilkura izanen dugu
harekin, jaun apezpikuak galdatua baitio ftkrekin harremanetan sartzeko.
Joan den martxoaren 27ko bilkurara jin zelarik eskutik eskura eman
diogu, loturik aurkituko duzuen testua. bigarren aldi huntan gure
analiza/ galde/proposamenen barnean sartuko garela esperantza dugu.
Horrengatik inportantea da ahal dugun guziak hurbil gaiten bilkura
hortara. Hasiko gara atsaldeko seietan, eta J.Jauregui gure gana
hurbilduko da 7tan.
Milesker hitzordua ongi markatzea gatik.
fedea ta kultura taldearen uebgunea talaia.net deitzen da. Hor aurkitzen
dira iganderoko ebanjelioaz aita jose antonio pagolak egiten dituen
gogoetak.
FTKren izenean : mattin larçabal

14 03 27 fedea ta kultura

Jaun erretora eta bikario epizkopala

Eskertzen zaitugu fedea ta kultura taldearen bilkura proposmenari ihardetsirik. Zuri itzuli gira Jaun apezpikua joan den urtarrilaren 24an ikusi genuelarik, deklaratu baitzaukun joachim jauregirekin aipatuko zuela euskal pastoraltzaren gaia. Euskarazko pastoraltzan urratsak aitzinera joanki ikusi nahian biltzen gira zurekin.

Oro har :

Fedea ta kultura arras kezkatuak gira zenbat beheiti doan diozesan euskararen lekua. Maite Irazoqui eta Peio Ospitalek 2009an ikusi zutelarik Jaun apezpikuari eskutik eskura eman zioten dokumentu erreferente bat, elebiduna : ebanjelizatze misioa oldar berritzeko, euskarazko pastoraltzaren zerbitzu bat sortzea proposatzen duena. Geroztik fedea ta kultura taldeak izan dugu ikustaldi bat Lionel Landart jaun bikario nagusiarekin. Baina lau urte pasaturik gure proposamenaz.deusik ez da apezpikutegitik ageri

Sekula baino gehiago eskatzen dugu diozesako buruzagitzatik inpultso edo bultzapen bat funtsezkoa, apezpikuak berak argi eta garbi bultza ditzan, euskal herriko bikario nagusia, bi bikario epizkopalak eta bederatzi doaieneak :

haurreri, gaztetxoeri eta gazteri, eskoletan, omonier zerbitzuetan eta katiximan ebanjelizatzea euskaraz indartzera. Gaur egun kondatzen baitira 3100 haur elebidun ikastegietan, bai eta 1900 gaztetxo eta gazte elebidun seigarrenetik goragokoak. Euskarazko pastoraltzak iraupen gune bakarra baitu haurretan, gaztetxo eta gaztetan.

Baionako Eliza lot dadin ebanjelizatzera euskal jendea bere hizkuntzan, giristino erreferentziak galduak dituen mundu huntan bere euskal erroeri gero eta gehiago lotzen den populuak Elizaren baitan araberako atxikimendua bizi sendi dezan.

Baionako Elizak erakus dezan deplauki atsegin duela fedea euskaraz erraiten eta bizitzen, elizkizunetan, beiletan, fede aitormen, bataio eta ezkontzetan, hainbeste diren eliz mugimenduen ekitaldietan (sokorri katolikoa, arrosario mugimenduak, hospitalité basco-béarnaise, erretretatu giristino taldeak,.eta beste zenbat..)

2

Elebitasunak jendarte zibilean urratsak emaiten dituen denboraldi huntan, harrigarri eta eskandalagarri ere bada ikustea :

Euskal apezak ez direla gure hizkuntza bizi den lekuetara izendatuak,

Jaun apezpikuaren gutun pastoralean hitz bakar bat ez dela euskaraz,

Berriki bururatua den “diaconia” sail erraldoian hitz bakar bat nihun ez dela euskaraz atera.

Hutsune larri horien betetzeko idazkaritza jarraiki bat beharrezkoa ikusten dugu.

Urgentzia gorriarekin gutiziatzen dugu Baionako Elizak bihurgune bat har dezan, jaun apezpikuak eta diozesako gidariek ekar dezaten arazo larri horri doakion araberako ihardespena.

Gutiziatzen dugu Baionako Elizak deplauki erran dezan euskal populuaren Eliza dela, nahi ditugu diozesak sail hortan dituen orientabideak xeheki ezagutu, eta orientabide horien haritik xutik ezarriko dituen eztrategiak.

Arrangura hauek oro erranez ez ditugu nehola ere baztertu nahi Gaskoin eta biarnes hiztunak. Hauentzat ere diozesak neurketa bat eta arrapostu egoki bat eginbide ditu.

Fedea ta kultura 14 03 27

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Fedea eta Kultura elkarteak antolatzen dituen eztabaidak :
Euskaldun/fededun 21garren mendean.

2014.IV.5-ean Baionan- Villa Pia lizeoan

FTK elkarteak azterketa bat irekitzen du euskaldun/fededun 21garren mendean gaiaz. Apirilaren bostean, Baionako Villa-Pia lizeoan antolatua den “mugi giristinoak foroaren karietara, bi soziologo gomitatzen ditu gai horretaz hitz egitera, Xabier Itcaina eta Jon Sarasua.


Xabier Itçaina CNRS-eko ikerlea da, Bordeleko Sciences Po-n. Bere lanak hiru ardatz dauzka : erlijioa eta politika, nortasun kolektibo eta kultura herrikoien bilakaera, gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak. 2012-2013an katolizismo sozialari buruzko ikerketa bat ereman du Florentziako Europar unibertsitatean, begiratuz eragile girixtinoek ze leku zaukaten Italiako eta Euskal Herriko esparru publikoetan (bereziki bakegintzan, elkarbizitzan, eta krisiari ihardokitzeko alternatiba sozio-ekonomikoetan).
Hitzaldia: Florentzian dagoen Olivier Roy ikerleak dioenez, gaur egun munduko erlijio nagusiak elgarren arteko lehian sartuak dira, erregulaziorik gabeko sinesmenen merkatu orokor batean. Lehia hortan alderat sartzeko, erlijioak berak globalizatu dira. Mezu erlijiosoari eta spiritualitateari lehentasuna eman diote, tokiko kulturekin ordu arte zauzkaten loturak doi bat baztertuz. Tesi hori eztabaidatuko dugu Ipar Euskal Herritik abiatuz.


Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta kulturgintzan ere aritua da. Gizarte-pentsamendua irakasten du unibertsitatean, eta gai sozioekonomikoak eta kulturgintzaren arlokoak landu ditu ikerketa mailan. Bere azken argitalpenak (Hiztunpolisa. Pamiela 203), 21. mendeko euskaltasunaz dihardu.
Hitzaldia: Euskaltzaletasunean engaiatu den giza-multzoa ideologia progresista jakin batzuen inguruan dabil azken hamarraldiotan, eta euskaldun/fededun prototipoa desegina da belaunaldi berrien begietan. Seme nerabe batek aita zaharrarekiko duen oldarra jasotzen ari da gure artean kristautasuna, eta gizakiaren dimentsio existentzial-espirituala bera bazter utzia da kultura euskaldun hegemonikoan. Egungo gizakiaren galderak, ordea, irekiak dira. Eta irekitasun horretatik gure erroetan begiratua pausatuz gero, nahasian ikusten ditugu sustrai kristaua, erro aborigena eta beste zibilizazio-eraginak. Zer gara eta zer nahi dugu? Ba ote dugu gure kulturaren emarian materialik mende honetako gizakiaren pausoari arnas emateko?


Mintzaldi saila apirilaren bostean iraganen da, larunbat arratsaldeko bietatik lauetara, Baionako Villa Pia lizeoan.


Harremanentzat : Debatearen antolatzailea : FEDEA TA KULTURA taldea : helbidea diozesako (elizbarrutia) etxea, J. Darrigrand etorbidea, 64100 Baiona ‘Lapurdi). Tel 06 20 39 82 66.

_-_-_-_-_-_-_-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-__-_-_-_-__-_-_-_-_

 

FRANTZISKO AITA SANTUA-k:

Anai-arreba maiteok: egun on.

Gaur, senide maiteok, ahotsa jarri nahi nioke munduko alde guztietan gero eta larriago altxatzen den oihuari, herri guztietan, bihotz bakoitzean, sendi bakarra den gizadian alderik alde zabaltzen ari den deiadarrari: bakearen deiadarra! Oihu honek ozen dio: mundua bakean nahi dugu, bakezko gizon eta emakumeak izan nahi dugu, gure gizartean, zatiketek eta gatazkek banatua, bakea leher dadila nahi dugu; gerrarik ez berriro, inoiz ere! Bakea dohain baliosoa da guztiz, lagundu egin behar zaio aurrera egiten eta zaindu beharra dago.

Bereziki minduta bizi naiz eta kezkatuta, gure lur honetan dauden hainbat gatazkengatik, baina, egun hauetan, nire bihotz barrua urratuta dago Sirian gertatzen ari denagatik eta larrituta, hangoaren bilakaera makurragatik.

Dei indartsua egiten dut bakearen alde. Nire barru-barrutik sortzen da dei hau....

FRANTZISKO AITA SANTUA


MUGI GIRIXTINOAK FOROA:

Programa ososa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aita Santuak Vladimir Putini idatzi dio: G-20ko herriak ez bitez besoak tolestuta geratu Siriako dramaren aurrean.

2013ko irailaren 5a

Klika ikusteko