BIBLIA EUSKAL HERRIKO HISTORIAN

Dionisio Amundarrain Beneditarrak 2010-ean

Klika idekitzeko!

Aurkezpena

 

 

ELIZA ETA EUSKARA
Jagon jardunaldietako txostenak

Klika idekitzeko!

 

 

EUSKARAZKO PASTORALTZAREN
ZERBITZUA
Marc Aillet jaun apezpikuari
Maite Irazoqui eta Peio Ospital-ek
aurkeztu eskakizuna 2009-11-09an

Klika idekitzeko!

 

 

FEDEA ETA KULTURA.


Euskaldun giristinoek osatu talde bat da FEDEA ETA KULTURA. Erregularki biltzen den elkarte bat osatzen dugu, puntua egiten dugu Jesu Krixtoren berri onaren euskarazko hedapenaz gure jendartean.

Konbentzituak gara, Mendekoste izpirituan, Jesusen berri ona hizkuntza guztietan hedatzea egoki dela, eta bakoitzak bere hizkuntzan hartze duela.

FEDEA ETA KULTURA ipar euskal herrian sortua da, euskara bizitzen den gune ororekin lotura egiten saiatzen da, euskaldun giristino guztiak beren etxean dira FEDEA ETA KULTURA elkartean.

Fedea eta Kutura elkarte kideetan, bertzeak bertze, izen hauek:

Maite Irazoqui 
Peio Ospital     
Mattin Larçabal 

Harremanetan sartzeko utzi mezu bat iritzi blogan.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Fede eta kulturaren sortzea

Pierre Molères Baionako apezpikuak sortua zuen “fedea eta kultura » lan taldeak hirurogei lagun bildu zituen diozesako etxean, 2002ko urtarrilaren 15ean, fedea eta kultura Euskal Herrian gaiaren inguruan laikoek eta apezek elkarrekin egina zuten ikerketa xehearen aurkezteko.

Pierre Moleres Jaun Apezpikuak, saioaren hasieran eta bukaeran eskaini zituen hitzak, eta Joseph Camino bikario nagusiarenak aurki daitezke beherago ; euskarak duen lekua liturgian (Mikel Erramouspé), Donibane Garaziko (Frantxua Garat), eta Azkaingo (Graxi Solorzano) parropien egoera aurkeztu zuten ; eskola katolikoetako sail elebidunaren egoera aurkeztu zuen Battit Haiçaiguerre, “Euskal haziak” elkarteko presidenteak ; euskal katiximaren bilana aurkeztu zuen Anita Lacarrak; fede formakuntza saioak Mixel Itçainak aurkeztu zituen ; Lapurdi irratian euskarazko saila eta igandetako euskal mezen zabalkundea euskal irratietan aurkeztu zituzten Maite Deliart eta Brice Berry.

Mintzaldiak entzuteko klika izenaren gainean:

S

 

 

 

Kultura
Loturak