Fedea eta Kultura

 

 

 

Otoitzak

IXILIK  ZAUDENEAN

Aita, ez gaitzazula sekula utz ahanztera
mintzo zirela, ixilik zaudenean ere,
Emaguzu fidantzia hori,
zure beha gaudenean
amodioz ixiltzen zirela
eta amodioz mintzatzen.
Ixilik egon edo mintza zaiten
beti Aita bera zira,
aita bihotz bera duzu
gida gaitzazun mintzatuz
ala hez gaitzazun ixilduz.

Kierkegaard

(Maite Irazoqui-k igorria)

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure otoitza gaur

 

Bake emaile


Egizu, Jauna, nitarik zure bakearen emailea:
Herra den lekuan
ezar dezadan maitasuna ;
laidoa den lekuan
ezar dezadan barkamendua ;
berexgoa den lekuan
ezar dezadan batasuna ;
gezurra den lekuan
ezar dezadan egia ;
duda den lekuan
ezar dezadan fedea ;
etsia den lekuan
ezar dezadan esperantza ;
ilunpea den lekuan
ezar dezadan argia ;
hisdura den lekuan
ezar dezadan bozkarioa.


Jauna, egizu bila dezadan lehenik
ez kontsolatua izaitea, baizik kontsolatzea,
ez konprenditua izaitea, baizik konprenditzea,
ez maitatua izaitea, baizik maitatzea ;
emanez baitugu ukaiten,
guhaur ahantziz baitugu aurkitzen,
barkatuz baitugu barkamendu ardiesten,
hilez baigira betiereko bizirat pizten.


Sahets huntarik telekargatzen ahal den liburuxkatik hartua:

Martzel Etchehandy-ren GURE OTOITZA GAUR-etik.